Aitor Azkarate Tomassone (Aniz, 1976). Enpresa administrazio eta zuzendaritzan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta Agroekologia masterra egina du Miguel Hernández Unibertsitatean. Egun, Jauregia Esnekiak-eko kideetariko bat da. Hasieratik baserrian egon diren aldaketa guztietan aktiboki parte hartu du. Jauregiak ekoitzitako esne guztia industriari saltzen zion, eta 2004tik aitzinerako aldaketei esker, esnea eraldatu eta bertan saltzea lortu du, beti ere ingurumena errespetatuz eta lanpostuak sortuz.