Unai Pascual Garcia de Azilu (Gasteiz, 1973). Ingurumen ekonomian doktorea da (2002, Yorkeko Unibertsitatea, Erresuma Batua), eta 2011tik Ikerbasqueko ikertzailea da. Erresuma Batuko unibertsitateetan irakasle izan da (Cambridge, 2001-2013; Manchester, 2001-2003), baita Deustuko Unibertsitatean ere. Ingurumen aldaketa globalaren, ekonomiaren eta gizarte auzien arteko loturak aztertzen ditu, betiere iraunkortasunaren zientziaren esparrutik. 125 artikulutik gora idatzi ditu nazioarteko aldizkari zientifikoetan (besteak beste, Science eta Nature-n), baita sei liburu eta 40tik gora liburu atal ere. Mundu mailako diziplinarteko zientzialari aipatuenen zerrendetan ageri da. Nazio Batuen Erakundeko IPBES Bioaniztasunari eta Ekosistemen Zerbitzuei Buruzko Plataforma Gobernu Artekoko kidea da, eta baita nazioarteko beste zenbait talde zientifikotakoa ere. Hego Amerika, Afrika eta Europako herrialdeetan egiten ditu ikerketak. 20 doktorego tesi zuzendu ditu, eta ingurumenaren eta ekonomiaren arteko loturen arteko gaien dibulgazioan aritzen da.