Unai Bayon Aranburu (Donostia, 1996). Filosofian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ‘Filosofia, Zientzia eta Balioak’ masterra ere egina du bertan, Joxe Azurmendi Katedrak ikasketa horiek burutzeko eskaintzen duen diru laguntzarekin. Egun, doktoregaia da EHUn izen bereko doktorego programan. Ikergai nagusia pobretze epistemikoa du, hots, nola pobreziak, modu sistematiko eta bidegabean, kalteak eragiten dituen gaitasun kognitibo, komunikatibo eta linguistiko batzuetan. Gradu Amaierako Lanetik abiatutako ibilbidea du hori, Ekai Txapartegi eta Jon Umerezen zuzendaritzapean.