Lorea Azpeitia Anta (Donostia, 1994). Itzulpengintza eta interpretazioan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bertan egin zuen ‘Euskal hizkuntzalaritza eta filologia’ masterra. Egun, doktoregaia da EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean, Eusko Jaurlaritzaren doktoretza-aurreko diru-laguntza programari esker. Master Amaierako Lanean jorratutako ildotik (‘Uxue Alberdiren Jenisjoplin: euskal subjektu nazional berri baterantz’), euskal literaturaren esparrua ikertzen dihardu, genero ikuspegitik eta kritika feminista oinarritzat hartuta. Zehazki, euskal emakumeek sortutako fikzioaren baitan, euskal gatazkarekin harremanetan irudikatu diren pertsonaia femeninoak ikertzen ari da.