Juan Ramon Makuso Mujika (Errenteria 1961). Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Filosofia irakaslea da Irungo Pio Baroja Institutuan. Hainbat argitalpen ditu poesiaren alorrean: Bizitzeak hil egiten du (Ediciones beta, 2004), Hiri gorazarre (Elea, 2006), Oraina galdua (Erein, 2008), Huntza hezur berritan (Erein, 2009), Joan Margariten Miserikordia etxea-ren (itzulpena; Meettok, 2009), Hitzak argi (Pamiela, 2014), Muga (El Gallo de Oro, 2016; Felipe Juaristi, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategirekin batera), Chillidari gorazarre / Elogio a Chillida (Balea Zuria, 2017; Felipe Juaristi, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategirekin batera), Haragi hosto (Balea Zuria, 2021).