Jose Mari Larramendi Kaltzakorta (Mutriku, 1944). Soziologia eta antropologian lizentziaduna da Paris X Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionalean hainbat lan eta ardura izan ditu: Debako Arte Eskolako zuzendaria (1971-1974), Egin egunkariko lehen langilea (1975-1978), Eroski kooperatiban hainbat lanpostu eta Idazkaritza Nagusiko zuzendaria (1979-2008), Euskadiko Kooperatiben Kontseiluko kidea, Mondragon korporazioko Batzorde Iraunkorreko kidea, AZTIko kontseilukidea, Bilboko Ganbarako kidea, ANGED banaketa enpresa handien Espainiako elkarteko kidea, Assosiation pour l’étude de la pensée de Simone Weil elkartearen kolaboratzailea, Elkano Fundazioaren kontseilu aholkulariko partaidea. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen eta ZarautzOn elkartearen sortzailea eta lehendakaria da gaurdaino.