Jon Umerez (Oñati, 1962). Filosofian lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, Sari Bereziarekin. EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko ikertzaile titularra eta irakaslea da, eta Bigarren Hezkuntzako Filosofia irakaslea eszedentzian. Doktorego aurreko eta ondoko bekak lortu zituen, eta bi urte igaro zituen ikertzaile gisa Binghamtongo Unibertsitatean (New York). EHUra itzultzeko, ‘Ramón y Cajal’ kontratu bat lortu zuen. Bere ikerketa lerro nagusia biologiaren filosofia da. Hainbat argitalpen ditu nazioarteko aldizkari eta liburu akademikoetan, ikerkuntza proiektu finantzatuetan parte hartu du eta hainbat doktore tesi zuzendu ditu. Saileko zuzendaria da, eta baita nazioarteko ‘Filosofia, Zientzia eta Balioak’ masterreko arduraduna ere (EHU-UNAM).