Jexux Larrañaga Arriola (Mendaro, 1961). Gizarte eta Kultur Antropologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean ikertzaile izateko Eusko Jaurlaritzaren doktore-aurreko beka lortu zuen. eta doktorego tesia Joseba Zulaika antropologoarekin egin zuen bertsolaritzaren inguruan. Hezkuntza Saileko irakaslea da, eta Hezkuntza Berrikuntza eta Hizkuntza Normalkuntza alorretan aholkularitza lanetan dihardu. Ikergai nagusi hauek ditu: subjektuaren izaera kulturala, identitatea, hizkuntza eta kultura. Hainbat argitalpen ere baditu, gizarte eta zientzia aldizkarietan batez ere; saiakera liburu bat du argitaratua: Jolas Sakona (Utriusque Vasconiae, 2014).