Joxemari Sors (Errenteria, 1951). Enpresa kudeaketan lizentziaduna da Donostiako Deusto-Este Unibertsitatean. Elkarren sortzaileetakoa da eta bertan egin du hura sortu zenetik, hainbat arlotan lan eginez; azken urte luzeetan Elkar Fundazioko enpresa zuzendaritzan aritu da. Gaur egun, Elkar Fundazioko lehendakaria da. Liburu eta diskoen euskal ekoizpenaren gaineko azterketetan hartu du parte. Euskal Editoreen Elkarteko lehendakaria ere bada.