Petra Elser (Frankfurt, 1963). Alemanian jaioa, duela 25 urtetik Europako hainbat herrialde eta hizkuntzatan bizi da, eta duela 14 urtetik Euskal Herrian. Egun, Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria da; elkarte hori 2009an sortu zen, euskararen eta migrazioaren esparruetan lan egiteko. Hasiera-hasieratik, Banaiz Bagarak ekarpen garrantzitsuak egin ditu hizkuntzari eta aniztasunari buruzko berrikuntza metodologikoan eta gizarte eztabaidan. Horrez gain, euskaratik alemanerako literatur itzultzailea da.