María Reimóndez (Lugo, 1975). Itzulpengintza eta Interpretazioan doktorea da Vigoko Unibertsitatean. Itzultzailea eta interpretea da, idazlea eta ekintzailea. Implicadas no Desenvolvemento kooperazio feministarako erakundearen sortzailea da. Bere ikerketa lerro nagusiak feminismoak eta teoria dekolonialak dira, alderdi desberdinak analizatzeko prisma modura: itzulpenetik literaturara, nazioarteko kooperaziotik igaroz; hainbat lan akademiko argitaratu ditu gai horien inguruan. Literatur esparruan ere argitalpen ugari ditu: itzulpenak, saiakerak, haurrentzako liburuak, olerki bildumak (Moda galega –Positivas, 2002–, Presente continuo –Xerais, 2013–, Galicia en bus –Johán Carballeira olerki saria, 2017–…) eta eleberriak (Dende o conflito –Xerais eleberri saria, 2014–, A dúbida –La Voz eleberri saria, 2014–…).