Jone Etxeberria

Jone Etxeberria (Ordizia, 1979). Filosofian lizentziaduna da Granadako Unibertsitatean eta Panthéon-Sorbonne Unibertsitatean La figure de la révolte chez Camus lanarekin. Hizkuntza-Teknologiak (Hiztek) graduondokoa egina du Euskal Herriko Unibertsitatean. 1996an Itoizko kableak moztu zituzten kanpalditik, militantzia soziopolitikoan dihardu buru-belarri, nola Katalunian, hala Euskal Herrian, AHTren aurkako mugimenduko militante eta ekintzaile gisa batik bat. Ordiziako ANVko zinegotzi ilegalizatu izan ondoren (2007-2011), 2012an, Sortu deitu den egituran, Gipuzkoa mailako arduretan sartu zen. 2013tik Sortuko Sozioekonomia arloko arduradunetako bat eta 2015etik EH Bilduko Sozioekonomia Mahaiko kidea da.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan