Olatz Dañobeitia Ceballos

Olatz Dañobeitia Ceballos (Lekeitio, 1976). Haur Hezkuntzan diplomaduna eta Soziologian lizentziaduna da, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, Joxemi Zumalabe Fundazioko langilea da. Bere ikergai nagusiak Fundazio horretako jarduerari lotuta daude, besteak beste: parte hartze soziopolitiko ereduak, herri eragile ezberdinen arteko elkarlan eta sinergiak, herri jakintzen lanketa eta hedatzea, eta antolakuntza ereduen demokratizazio eta horizontaltasuna. Fundazioko beste hainbat kiderekin batera Dabilen harriak goroldiorik ez (2014) liburu eta dokumentalaren argitalpenean parte hartu du.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan