Iñaki Lazkano (Donostia, 1971). Informazio Zientzietan lizentziaduna eta Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Kazetaritzan ibilbide luzea du eta hainbat hedabidetan egin du lan, euskal prentsan, bereziki. Egun, EHUko Kazetaritza II Saileko irakaslea da. Bere ikergai nagusiak euskal zinema, Kielowskiren zinema eta kazetaritarekin lotutako auziak dira. Ainhoa Fernandez de Arroyabe eta Nekane E. Zubiaurrekin batera, Cortometrajes de Kimuak. Semillas del cine vasco (Comunicación Social, 2014) liburua argitaratu du, eta zenbait artikulu Uztaro eta Sesión no numerada zientzia aldizkarietan, esaterako.