Estitxu Garai (Gordexola, 1985). Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziaduna da eta Gizarte Komunikazioa masterra egina du, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, publizista eta ikerlari dihardu, EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean. Bertan, euskarazko publizitateari buruzko doktorego tesia lantzen ari da. Bere ikergai nagusiak euskarazko publizitatea, publizitate elebiduna, publizitate-idazketa, pertsuasioa eta sormena dira. Zenbait artikulu idatzi ditu, Zer eta Communication & Society aldizkari zientifikoetan, adibidez.