Itxaro Borda (Baiona, 1959). Idazlea da. Herria astekarian hasi zen publikatzen duela kasik mende erdia. Maiatz aldizkariaren sorreran parte hartu zuen, eta ordutik hona Maiatz, Susa, Elkar eta Alberdanian plazaratu ditu nobelak, olerki bildumak eta saioak. Amaia Ezpeldoi detektibe pertsonaiarekiko hainbat nobela beltz sortu ditu. Azken urteetan Susmaezinak eleberria (Alberdania, 2019) eta Abaro poema bilduma (Balea Zuria, 2020) argitaratu ditu. Ipar ala Hego Euskal Herriko kantari askorentzat letrak izkiriatu ditu, eta kronikak ere idazten ditu hainbat euskal hedabidetan.