Iñaki Soto Nolasko (Iruñea, 1975). Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Sistema Filosofikoen Historian graduondokoa ere EHUn egin zuen; nazionalismoaren etikari buruzko tesia, ordea, ez zuen amaitu. Jarrai gazte erakundeko militantea izan zen. Filosofiako gida liburua argitaratu zuen (UEU, 2004; Joxe Azurmendi, Juan Bautista Bengoetxea eta Joana Garmendiarekin batera). Mikel Soto anaiarekin Unamuno (Elkar, 2006) biografia laburra idatzi zuen. ETA-ren zuzendaritzarekin azken elkarrizketa (Txalaparta eta Gara, 2018) liburuaren egilea da. Berria-n hasi zen iritzi artikuluak idazten. EITBko irrati eta telebistetan iritzi-emaile aritu da, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Gara egunkarian Iritzi Saileko arduradun izan zen eta, 2011n, zuzendari izendatu zuten, gaur arte.