Aitor Zuberogoitia Espilla (Etxebarria, 1972). Informazio Zientzietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, bere tesian euskarak kazeta abertzale elebidunetan duen presentzia aztertu zuen. Mondragon Unibertsitateko irakaslea da Humanitate Digital Globalak eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduetan. Bertako Biziguneak diziplinarteko ikerketa taldeko ikertzailea da; komunikazioaren etika, euskarazko komunikazioa, ekintza-ikerketa edota goi mailako ikasketen berrikuntza ardatz duten proiektuetan murgilduta dabil azken urteotan. Gaioi buruzko artikulu akademikoez gain, saiakera hauek argitaratu ditu, besteak beste: Globalizazioaren adarrak (Alberdania, 2000), Bidegorriak hizkuntzentzat (Elkar, 2005), Bertan Bilbo. Bizkaiko hiriburua eta euskara: xx. mendeko historia (Bilboko Udala, 2008; Pedro Zuberogoitiarekin batera); Masa-komunikaziotik Informazioaren Gizartera (UEU, 2009; Lierni Alkortarekin batera); Surf (Alberdania, 2011; 2009ko Miguel de Unamuno Saiakera Saria) eta Zalantzen amaiera? Argien Mendetik Irudiaren Arora (UEU, 2019; Josu Zuberogoitiarekin batera).
Aitor Zuberogoitia
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Glokalia Jakin 164. zenbakia. 2008 Artikulua ikusi
- Glokalia Jakin 165. zenbakia. 2008 Artikulua ikusi
- Glokalia Jakin 166. zenbakia. 2008 Artikulua ikusi
- Glokalia Jakin 167. zenbakia. 2008 Artikulua ikusi
- Glokalia Jakin 168. zenbakia. 2008 Artikulua ikusi
- Atzerako ispiluan ageri dena Jakin 210. zenbakia. 2015 Artikulua ikusi
- Krisi globalari dagokion pentsamoldearen arrastoan Jakin 256-257 Artikulua ikusi
- Zero. Transhumanismoa ate-joka Erdi Aro berrian 2024-10-15 Jakin Irakurgaiak
-
Euskara, nazioa, estatua 2015-10-09 Artikuluak