Josu Amezaga Albizu

Josu Amezaga Albizu (Caracas, 1960). Soziologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, euskal kulturari buruzko tesi batekin. EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko zuzendaria eta NOR Ikerketa Taldearen koordinatzailea da. Bere ikerketa ildo nagusiak kultura, komunikazio eta nortasunaren arteko harremanak dira, bereziki hizkuntza gutxituen kasuan, eta hainbat argitalpen ditu gai horiei buruz. Eskozia eta Australiako zenbait unibertsitatetan ibilia da ikerketa lanetan.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan