Javier Aguirre Santos (Zaragoza, 1959). Gizarte Zientzietan graduatua da Zaragozako Unibertsitatean, eta Filosofian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Filosofia Saileko irakaslea da. Bere ikerketaren ildo nagusiak greziar filosofiaren ingurukoak dira. Bere lanen artean ditugu, besteak beste: Filosofo presokratikoak (Klasikoak, 2004; Felipe Juaristirekin batera), La aporía en Aristóteles (Dykinson, 2007), Aristotelesen Metafisikari sarrera (Jakin, 2008), Platón y la poesía. Ion (2013), Dialéctica y filosofía primera. Lectura de la Metafísica de Aristóteles (PUZ, 2015), eta, Jonathan Lavillarekin batera, El humor en Platón (Doble Jota, 2018), Humor y filosofía en los diálogos de Platón (Anthropos, 2021) eta El Laques de Platón. Educación, virtud y diálogo filosófico (Plaza y Valdés, 2021). Cristina Lasa eta Javier Alonsorekin hainbat testu filosofiko greko euskaratu ditu. 2017tik ROLDE. Revista de Cultura Aragonesa aldizkaria zuzentzen du.