Hans-Christian Lucas (1942). Hegel eta Spinozaren gaiaz doktoratu zen Koloniako Unibertsitatean. 1974-1977. urteetan Salamankan irakasle jardun zuen eta, 1977az gero, Hegel-Archiveko ikertzailea da Bochumeko Ruhr-Unibertsitatean. Spinozari buruz eta Idealismo Alemanaz hainbat argitalpen du. Orainago Derrida, Deleuze eta gaurko pentsamenduaz eta filosofia politikoaren historiaz interesaturik dihardu.