2021-06-29 Jakingunea
0:00
0:00
Uztailaren 15 eta 16an Usurbilen egingo den Jakin Jardunaldiko itxiera ekitaldian abestuko du Eli Pagolak, Manex Pagola anaiaren musika oinarri hartuta. Jardunaldian krisi ekologiko, klimatiko eta soziala landuko da, desazkundea beste biderik baden galderaren bueltan. Han zuzen Eli eta Manex Pagolaren kantuek gai hori lantzen dute, Eli Pagola gaian aditua baita.
Horri buruz jardun du Oihana Iguaran Barandiaran kazetariarekin, Radio Euskadiko Jakingunerako egindako erreportajean.