[222 esaldi] Felix Arrieta

2026-10-01 222 esaldi

«Pertsonarengan zentratutako arretak zerbitzuak, erakundearen antolaketa logikatik pentsatu beharrean, pertsonen beharretatik antolatzearen logikan pentsatzea dakar. Benetako iraultza suposa dezake».

Arrieta, Felix (2022): ‘Gizarte zerbitzu sistematik zaintza sistemara: trantsizio baterako gakoak‘, Jakin 251, 51-66.

Felix Arrieta Frutos (Donostia, 1982). Politika Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta doktorea Deustuko Unibertsitatean. Doktorego aurreko egonaldia Boston College-n egin zuen. 2009tik Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakaslea da, Gizarte Laneko arloan. Bere ikerketa lerroak gobernantza, gizarte politikak eta gizarte zerbitzuen antolaketa dira, baita adiskidetzea ere. Hainbat argitalpen ditu aldizkari zientifiko eta obra kolektiboetan, baina El archipiélago del bienestar. Los servicios sociales en el País Vasco (Catarata, 2019) da bere obrarik esanguratsuena. Hainbat komunikabidetan kolaboratzen du, besteak beste ETB, Euskadi Irratia, Berria edo El Diario Vasco-n analisiak eginez.

2022ko Jakin Jardunaldian hartu zuen parte Felix Arrietak, Usurbilen. Euskal Herria 2040: demografia, lurraldea, zaintza eta hizkuntza izenburua hartu zuen jardunaldiak, eta 2040ko Euskal Herria nolakoa nahi luketen imajinatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Aurreikuspen demografikoak lurraldeari, zaintzari eta hizkuntzari begira dituen erronkak aztertu zituzten, etorkizun desiragarri baterako pausoak irudikatzen ahaleginduz. Jardunaldiko hitzaldiak idatziz biltzen ditu Jakin-en 251. zenbakiak, eta bertan biltzen diren artikuluen artean dago Arrietaren ‘Gizarte zerbitzu sistematik zaintza sistemara: trantsizio baterako gakoak‘ testua. Pandemia ondorengoak zaintzaren beharraren inguruan marraztutako kontsentsu zabala aztertzen du Arrietak artikuluan, eta egun indarrean dagoen gizarte zerbitzuen sistematik benetako zaintza sistema batera iragateko eman beharreko pauso eta aukerak deskribatzen ditu.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan