[222 esaldi] Ane Larrinaga

2026-10-08 222 esaldi

«Nazio eraikuntzaren ikuspegitik, Hego Euskal Herriko unibertsitate publikoen garapenak bi muga nagusi izan ditu: lurraldeko unibertsitateen artikulazio eza sistema bakar batean eta euskararen bazterreko garapena».

Larrinaga, Ane (2022): ‘Unibertsitateen doikuntza neoliberalismoaren garaian’, Jakin 252, 81-95.

Ane Larrinaga Renteria (Mungia, 1960). Soziologia ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Informazio Zientziak Euskal Herriko Unibertsitatean. Soziologian doktorea da EHUn. EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea da, eta Parte Hartuz ikerketa taldeko ikertzailea. Bere ikerketa lerro nagusiak hauek dira: kultura-, hezkuntza- eta hizkuntza-soziologia, alde batetik, eta soziologia politikoa eta genero soziologia, bestetik.

Euskal Unibertsitatearen auziei eta erronkei buruzko gogoetak biltzen ditu Jakin-en 252 zenbakiak (2022), eta horien artean dago Ane Larrinaga Renteriaren ‘Unibertsitateen doikuntza neoliberalismoaren garaian’ artikulua. Udako Euskal Unibertsitateak bere garaian aldarrikatutako herri-unibertsitate euskaldunaren proiektutik abiatuta, unibertsitateek –bereziki publikoek– azken hamarkadetan izandako bilakaeraz egiten du gogoeta Larrinagak, ezagutzaren ekonomiak eta unibertsitateen nazioartekotzeak eragindako ezagutzaren pribatizazio prozesuetan arreta berezia jarriz. Horrekin batera, unibertsitatearen izaera herritarra birpentsatzea proposatzen du, euskal gizartearen eta ingurunearen premia sozial zein ekologiko errealei erantzungo dien eredua eraikitzeko.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan