[222 esaldi] Marikita Tambourin

2026-07-29 222 esaldi

«Bakea ederra da justizia lagun duelarik, baina zuzentasunik gabe haren iraupena ez ote da mehatxatua?».

Tambourin, Marikita (2024): ‘Memoria bizirik’, Jakin 263-264, 71-86.

Marikita Tambourin (Baigorri, 1946). Etnologia ikasketak egin ditu Bordeleko Unibertsitatean. 1970ean hasi zen euskara irakasten Donibane Lohizuneko ikastolan. 1971tik, euskaraz eta frantsesez mintzaldiak eman ditu, liburuak idatzi eta aldizkarietan artikuluak agertu, irrati eta telebista emankizunetan parte hartu. Lehen liburua 2000. urtean argitaratu zuen: Euskal deituren kronikak (Gatuzain). Orain arte hamaika liburu plazaratu ditu: besteak beste, Bi saiakera emazteen izenean (Maiatz, 2014), Agoten in memoriam (Maiatz, 2016), Olerki bilduma (Maiatz, 2018) eta Bizirik iraun (Maiatz, 2022). 2022an izendatu zuten ohorezko euskaltzain.

Liburuxkako aipua 2024an argitaratutako Jakin-en 263-264. zenbakitik dago aterata. Urte horretan egindako Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka Jakin Jardunaldia du oinarri zenbakiak, eta bertan abiatutako gogoetak abiapuntu hartuta, gatazkaren eta memoriaren bidegurutzeari hainbat ikuspegitatik heldu zioten 12 adituk Jakin-en 263-264. zenbakian. Hausnarketa horien artean dago Marikita Tambourinen ‘Memoria bizirik’ artikulua. Iparraldeko emazte idazle baten euskal gatazkari buruzko lekukotasuna eskaintzen du Tambourinek, dokumentu pertsonal eta historikoetan oinarrituta: «Lekukotasun honekin agerian utzi nahi izan ditut isilduak eta ahantziak izan diren gertakariak, baita gure egia adierazi ere. Guri gertatutakoa kontatzea erresistentzia egiteko manera bat delako».

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan