2026-06-16 Aldizkaria
Lurralde Burujabetza aurkezten du Iker Eizagirre Zufiaurrek Jakinen 273-274. zenbakirako idatzi duen ‘Kooperatibismo bat lurralde burujabetzari begira: Hernani Burujabetik hausnarrean’ artikuluan.
Hernani Burujaberen abaroan kozinaturiko trantsizio-proposamena da Lurralde Burujabetza, eta,horrekin, tesi hau defendatzen da: lurraldeak kooperatiba behar du burujabe izateko, eta kooperatibismoak lurraldea behar du bere potentziala askatzeko.