Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokan izango gara ekainaren 6an

2026-05-21 Albisteak

Zazpigarren urtea beteko du aurten Baltsan elkarteak eta Argiak elkarlanean antolatzen duten Zirubuko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Ekainaren 6an egingo da aurtengo edizioa, Euskaraz baikara lelopean, Beñat Oihartzabal idazle, hizkuntzalari eta irakaslea izango da aurtengo omendua. Guztira 33 argitaletxe eta zortzi diskoetxe egongo dira, eta Jakineko kideok ere izango gara bertan, aurtengo nobedadeekin.

Hona hemen 7. edizioaren egitaraua:

  •  Goiza
    • 10:00 – Irekitze ekitaldia: Beñat Oihartzabali omenaldia
    • 10:10 – Zubiburu: Beñat Oihartzabal eta Celine Mounole
    • 11:00 – Iturri Zaharrean: Ziburuko eskoletako haurrak kantuz, Xabi Biscayen gidaritzapean
    • 11:00 – Kontzertua: Pantxix eta Marie
    • 11:30 – Liburu aurkezpena: Auzolanaren Lurretan, EHZ 1996-2026 (Aitor Servier – EHZ egiletza kolektiboa, Elkar)
    • 12:00 – Liburu aurkezpena: Kantu leuna (Leila Slimani; itzultzailea: Nahia Zubeldia, Alberdania)
    • 12:30 – Zirriborroka bertso-marrazki dema: Eider Eibar, Dom Campistron Vs. Irati Alcantarilla, Aitor Servier
  • 13:00 – 15:00 – Azoka hetsia
  • Arratsaldea
    • 15:00 – Kontzertua: Indigo
    • 15:30 – Umore saioa: Pantzo Irigarai
    • 15:30 – Rol joko partidak: Herriko Etxeko sarreran (Rolariak elkartea)
    • 16:00 – Liburu aurkezpena: Zuhaitzak eta Arbolak Eukal Herrian (Jakoba Errekondo, Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebeste, Argia)
    • 16:30 – Kontzertua: Maite Larburu
    • 17:00 – Komiki aurkezpena: Odol guztiak burdin gustua du (Gregorio Muro Harriet/Carlos Varela, Harriet ED.)
    • 17:30 – Liburu aurkezpena: Lera (Castillo Suarez, 1545 Argitaletxea)
    • 18:00 –Kontzertua: Xabier Badiola
    • 18:30 – Liburu aurkezpena: Zaldi bat (Maddi Ane Txoperena, Txalaparta)
    • 20:00 – Kontzertua: Jurgi Ekiza Oinherri sarearen eskutik

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan