2026-03-18 Aldizkaria
Kepa Matxainek bertsolaritzako korronte sinboliko berrienak iragan hurbilarekin jarraiduran aztertu ditu ‘Multipolarraren azpikoaz: bertsolaritza inplikatuaren norabideak‘ artikuluan, etorkizun hurbila moldeka dezaketen egiturazko mugimenduak hautemateko asmoz.
Kristina Mardaras Sedrun bertsolari, irakasle eta kultur eragileari elkarrizketa luzea egin dio Miren Amurizak Jakin 272. zenbakian. Horrekin batera, bertsolaritzan gertatzen ari diren mugimenduei erreparatu die Matxainek.
