[222 esaldi] Xabier Barandiaran

2026-03-26 222 esaldi

«Abertzaletasunaren familia nagusiek ez dute naziogintzarako ez narratiba sendorik, ez estrategiarik. Ezinbestekoa da alderdi abertzaleen arteko oinarrizko adostasuna herri estrategiaren inguruan. Bakoitza bere aldetik joanda, nazio kultural eta nazio politiko sendorik ez dugu lortuko».

Barandiaran, Xabier (2021): ‘Azurmendi: nazio edukiak eta naziogintzaren etorkizuna Euskal Herrian’, in Xabier Eizagirre eta Iñaki Zabaleta (argk.): Pentsamendu bat gure munduari. Joxe Azurmendi Kongresua, Jakin eta EHU. Ur-jauzia bilduma 2, 55-74.

Xabier Barandiaran Irastorza (Ataun, 1969). Soziologia eta Politika Zientzietan lizentziaduna eta Soziologian doktorea da Deustuko Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko soziologia irakaslea da: Komunikazioko eta Gizarte Laneko graduetan, Soziologia, Erakundeen komunikazio korporatiboa eta Enpresaren komunikazio estrategikoa irakasten du. Komunikazioko ikerketa taldeko kidea ere bada. Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren estrategia aholkularia da. Bere ikerketa lerro nagusiak, azken urteotan, kultura politikoa eta gizarte kapitala izan dira. Hainbat argitalpen ditu, bereziki lankidetzazko gobernantza, komunikazio estrategiko eta gizarte kapitalaren jorratuz.

Liburuxkako aipua 2021. urtean Ur-jauzia bilduman argitaratutako Pentsamendu bat gure munduari. Joxe Azurmendi Kongresua liburutik dago aterata. Liburuak 2019ko abenduan EHUko Joxe Azurmendi Katedrak eta Jakinek elkarlanean antolatutako Joxe Azurmendi. Euskal pentsamenduaren ur-jauzia kongresuan aurkeztutako hitzaldiak biltzen ditu –ikusi hemen Xabier Barandiaranen hitzaldia–. Horiek horrela, Azurmendi oinarri, abiapuntu edo inspirazio iturri hartuta, kulturaz, nazioaz, estatuaz, gizabereaz, etikaz, politikaz, gizarteaz, kooperatibismoaz, hizkuntzaz eta pentsamenduaz egin dute gogoeta 52 euskal pentsalarik.

Xabier Barandiaranen ‘Azurmendi: nazio edukiak eta naziogintzaren etorkizuna Euskal Herrian’ artikulua Kultura, Nazioa, Estatua atalaren baitan kokatzen da. Hala, hiru dira testuan lantzen dituen gai nagusiak: lehenik, Azurmendi erreferentzia gisa hartuta, euskal nazioa du hizpide Barandiaranek, nazio kulturala, nazio politikoa eta nazioa politikoaren erakundetzea landuz. Bigarrenik, egungo globalizazio ereduak gure kultura politikoan duen eragina aztertzen du; eta, azkenik, Euskal Herriko naziogintzaren etorkizuneko estrategia lantzen du.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan