2026-01-28 Aldizkaria
Lander Arretxeak ikus-entzunezkoak euskaraz sortzen dituenaren nahi eta ezinak mahaigaineratu ditu ‘(E)zinezko misio bat’ artikuluan, baita 2025ak eman dituen albiste pozgarriago batzuk zerrendatu ere.
Euskal kulturak 2025ean emandakoaren inguruko hausnarketa kolektiboa dakar Jakin 271 zenbakiak. Kulturgintzako alor desberdinetan gertatutako bizipen, eztabaida eta erronken errepasoa egin dute hamazazpi adituk, bederatzik hitzez eta zortzik irudiz.
