2026-02-12 222 esaldi
«Feminismoa, oro har, zerbaitek ezaugarritzen badu, haren deserosotasuna da».
Miner, Kattalin (2017). ‘Euskal kultura 2017‘, Jakin 223, 51-56.
Kattalin Miner (Hernani, 1998) kazetaria, idazlea eta ekintzaile feminista da. Kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako masterra egin zuen. Horrez gain, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Literatura Konparatuan masterra egin zuen. Eihera kooperatibako kide ere bada, eta udalerrien eraldaketa feministetan, LGTBI+ politiketan, Formakuntza feminista eta emakumeen ahalduntzean aditua da. Kultura eta literatura ikuspegi feministatik lantzen du. 2015ean Igartza Saria irabazi zuen Kafe beteak eleberri proiektuagatik –2017an argitaratu zuen eleberria, Nola heldu naiz ni honaino izenburuarekin (Elkar)–. 2018an Tene Mujika beka irabazi zuen, eta 2019an Moio: gordetzea ezinezkoa zen saiakera liburu argitaratu zuen (Elkar). 2020an, Turista Klasea (Susa) eleberria plazaratu zuen. Hainbat hedabidetan aritu da kolaboratzen: EITB, Argia, Berria, Naiz…
Liburuxkako aipua 2017ko kultur balantzea egiten duen Jakin 223 zenbakitik dago aterata. Urte horretan bertsolaritzak eman zuenaz ari da testuan, eta, ezinbestean, Bertsolari Txapelketa Nagusiaz. Hainbat dira Minerrek artikuluan lantzen dituen gaiak: fikzio eta ez fikziotik hasita, forma eta edukitik pasa, feminismoa edo genero-gaiak landu eta finalera iritsi arte. Horiek horrela, feminismoak eragiten duen «deserosotasuna» mahaigaineratzen du, eta azaleratu feminismoa ez dela «jendarteratzeko gai erraza», eta bertso mundua, «beste edozein (euskal) kultur adierazpidetan progresistenetzat» hartzen dena ere, ez dela salbuespena.
Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.
