Lander Arretxea Bereziartua (Donostia, 1992). Publizitatea eta Harreman Publikoetako graduduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta fikziozko gidoigintzako gradu-ostea egina du ECIBen. Kultura saileko kolaboratzailea izan da hamar urtez Argia-n, eta telebista kritikaria Berria-n, hiru urtez. Hiru Damatxo ekoiztetxeko kidea da, eta hainbat proiektutan aritu da bertan, dela zuzendari rolean, dela gidoilari gisa. Egun, ETB1eko Linbo saioaren zuzendaria da.
