2026-01-22 222 esaldi
«Gurea borrokari esker desagertuko ez den komunitate bat da. Edo, sikiera, horrela izan dadin gure esku dagoen guztia egin behar dugu».
Soto, Iñaki (2020). ‘Don’t Think of ‘Foro de Ermua”, Jakin 237-238, 111-119.
Iñaki Soto Nolasko (Iruñea, 1975). Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Sistema Filosofikoen Historian graduondokoa ere EHUn egin zuen; nazionalismoaren etikari buruzko tesia, ordea, ez zuen amaitu. Jarrai gazte erakundeko militantea izan zen. Filosofiako gida liburua argitaratu zuen (UEU, 2004; Joxe Azurmendi, Juan Bautista Bengoetxea eta Joana Garmendiarekin batera). Mikel Soto anaiarekin Unamuno (Elkar, 2006) biografia laburra idatzi zuen. ETA-ren zuzendaritzarekin azken elkarrizketa (Txalaparta eta Gara, 2018) liburuaren egilea da. Berria-n hasi zen iritzi artikuluak idazten. EITBko irrati eta telebistetan iritzi-emaile aritu da, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Gara egunkarian Iritzi Saileko arduradun izan zen eta, 2011n, zuzendari izendatu zuten, gaur arte.
Joxe Azurmendiren pentsamendua aztertu zuten hainbat lagunek 2020an argitaratutako Jakin 237-238 zenbakian, eta bertatik dago aterata liburuxkako aipua. Iñaki Soto Nolaskok Azurmendiren Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak eta Euskal Herria krisian liburuen garaiko giro politikoaren eta gaur egungo zenbait argudio etikoen arteko alderaketa egin zuen ‘Don’t Think of ‘Foro de Ermua’’ artikuluan, gai horiei buruzko Azurmendiren idatziak, tonua eta espiritua goratuz.
Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.
