2025-12-04 Aldizkaria
Argazkilaritza, fikziozko paisaiak eta argia uztartu ditu Ainara Lasa Perezek Jakin 269-270 zenbakirako sortu duen irudian.
Irudik duen elementuetako bat da argia: alderik alde zeharkatzen du, eta horren bidez «Joxe Azurmendik ekarri digun argitasuna» irudikatu du Lasak.
Inoizko zenbakirik jendetsuena izan da: euskal kulturako ia ehun lagunek, Joxe Azurmendiren bizitza, obra eta pentsamenduari buruz hitzez, bertsoz zein irudi bitartez ekarpena egin dute. 90 artikulu biltzen ditu 269-270 zenbakiak, Azurmendiri aitortza egin eta omenaldi kolektiboa eskaintzeko.



