2025-11-20 Albisteak
Uztailaren 1ean hil zen Joxe Azurmendi, eta horren harira argitaratu genuen Jakin 269-270. Zergatik eta zertarako Joxe Azurmendi zenbakia. Inoizko Jakin jendetsuena izan da, ia ehun lagunek egin baitute ekarpena.
Zenbaki hori abiapuntu hartuta, eta Gerediaga elkartearekin antolatuta, pentsalari, idazle eta euskaltzaleari aitortza ekitaldia egingo diogu azaroaren 8an Durangoko Azokan, eta aldizkariaren azken zenbakia bezala, Durangoko ekitaldia ere kolektiboa izango da, euskal kulturgintzako hainbat lagunek hartuko baitute parte. Manifestu atzeratuaren talde-errezitaldia egingo dugu Landakoguneko Talaia aretoan. Miren Narbaizak musikaz eta Ainara Lasak irudiz jantziko dute eta Iñigo Astiz, Leire Bilbao, Oihane Zuberoa Garmendia, Josu Landa, Maialen Lujanbio, Iñigo Satrustegi eta Leire Vargas poetek hartuko dute parte.

