HamaikaTB

‘Joxe Azurmendi gaur’ hitzaldian izango gara, Donostian

Hitzaldia abenduaren 4an izango da, 19:30ean, Teila Fabrikan.

2025-11-24 Albisteak

Txinparta Filosofiazaleen Sareak antolatutako Joxe Azurmendi gaur hitzaldian izango gara abenduaren 4an, Teila Fabrikan (Donostia). Euskararen, euskal pentsamenduaren eta filosofiaren arteko lotura hizpide, elkarrizketan arituko dira Haritz Azurmendi Arrue Jakineko kidea eta Bagera elkarteko Aiora Enparantza, 19:30etik aurrera.

Filosofia sareak antolatutako lehenengo Elkar&hizketa filosofikoa ekimenaren parte da hitzaldia, eta «filosofiatik beste arlo batzuekin zubiak eraikitzeko eta pentsamendu kritikoa elkarrekin zabaltzeko» asmoz antolatu dute.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan