2025-11-17 222 esaldi
«LGTBIQ+ edo transmarikabollo mugimenduak egin dezakeen ekarpena da familia nuklearra zalantzan jartzea. Horren desagertzearekin, bestelako ardatz asko desagertzen dira».
Etxezarreta, Iñi in Barandiaran Ziordia, Ander (2021). ‘Konpromisoa krisi garaiotan‘, Jakin 243, 81-114.
Iñi Etxezarreta Toca (Donostia, 1995) Gizarte Hezkuntzan graduatua da. Hainbat herri mugimendutan aritu da militatzen, eta, egun, Donostiako Asanblada Transmaribolloko militantea da. Eihera kooperatibako kide ere bada, eta, bertan, maskulinitate eta gizonen desboteretzerako lanketak, pedagogia feministak, LGTBI+ politiken diseinua, herri prozesu feministak eta LGTBI+ formakuntzak egiten ditu.
Liburuxkako aipua Jakin 243 zenbakian argitaratu zen mahai inguru baten zati da. Bertan, Iñi Etxezarreta, Aitana Agirre, Izar Hernando, Unai Martinez eta Naiara Rodriguez gizarteaz, gazteriaz eta horren parte hartze politikoaz aritu ziren, Ander Barandiaran gizarte langile eta hezitzaileak eta Nafarroako Gazte Parlamentuko teknikariak gidatuta.
Etxezarretaren esaldia haren proposamen politiko-ideologikoak gaur egungo gizartearentzat duen onuraz eta beharraz galdetuta etorri zen. Haren arabera, familia nuklearra zalantzan jarriz, bestelako harremantze eredu batzuk eraiki daitezke, «bestelako esperientziak, zaintza sareak, harreman bitalak» sortuz. Funtsean, nabarmentzen du «askeago bizi ahal izateko paradigma edo baldintzak sortzea» dela LGTBIQ+ mugimenduak gizarteari egin diezaiokeen ekarpen nagusia.
Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.
