2025-10-31 Albisteak
Uztailaren 1ean utzi gintuen Joxe Azurmendik, baina idatzita utzi digun guztia agorrezina da. Haren ekarpenaz aritzeko, Jakin aldizkariak inoizko zenbakirik jendetsuena osatu du: euskal kulturako ia ehun lagunek, haren bizitza, obra eta pentsamenduari buruz hitz lauz, bertsoz zein irudi bitartez ekarpena egin dute. 90 artikulu biltzen ditu 269-270 zenbakiak, Azurmendiri aitortza egin eta omenaldi kolektiboa eskaintzeko.
Ekarpena egin duten lagun horien artean daude Kepa Enbeita Azurmendiren ikaskidea, Paulo Agirrebaltzategi kide eta laguna, Lorea Agirre Jakineko zuzendaria eta Joanmari Larrarte Jakineko lehendakaria. Laurek partekatu dute beren ibilbidearen zati bat Azurmendirekin, eta haren lanaz eta garrantziaz aritu dira Euskadi Irratiko Jakingunean, azalduz zergatik eta zertarako Joxe Azurmendi.
Entzun erreportajea osorik: Lau ahots, Joxe Azurmendiri buruz.




