2025-10-28 Albisteak
Nazionalismoari buruzko nazioarteko V. kongresua egingo dute Bilbon, azaroaren 27tik 29ra, Emergent sovereignties izenburupean. Kongresuak estaturik gabeko nazionalismoen nortasun, lurralde eta estatu-eraikuntzak aztertzea du helburu, gogoeta akademikorako espazio bat sortuz. Asko dira hitzaldi eta mahai inguruetan landuko diren gaiak; esate baterako, Haritz Azurmendi Arrue Jakineko kidea nazionalismo kulturalaren teorizazioaz eta horrek Euskal Herrian duen gaurkotasunaz arituko da, azaroaren 28an.
Horrez gain, azaroaren 27an Ander Iturriotzek (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Iñaki Zabaleta Gorrotxategik (Joxe Azurmendi Katedra) Joxe Azurmendiri buruzko mahai inguru bat egingo dute: Joxe Azurmendiren ondare intelektuala nazionalismoaren ikerketetan.
Jardunaldia Bizkaia Aretoan izango da, eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Parte Hartuz ikerketa taldeak, Subiranotasunak Europako Herrietan masterrak eta Forum Soberanistak antolatu dute. Izen ematea zabalik dago jada.
