HamaikaTB

[222 esaldi] Eneko Bidegain

2025-10-28 222 esaldi

«Euskal Herrian gehien zabaltzen eta irakasten diren eduki historikoak Frantziak eta Espainiak finkatutakoak dira. Euskal Unibertsitatearen zutabeetako bat litzateke euskal historia nazionala».

Bidegain, Eneko (2022). ‘Euskal Unibertsitatearen zutabeak’, Jakin 252, 51-60

Eneko Bidegain (Baiona, 1975). Euskal Ikasketetan doktorea da, ‘Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian’ tesia aurkeztu zuen 2012an. Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da, Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduan. Lehenago, Euskaldunon Egunkaria eta Berria-ko kazetari lanetan ibili zen. Idazle ere bada, bi eleberri eta hainbat saiakeraren egile. Horien artean dago Lurraldea eta Herria saiakera (Pamiela, 2018), Euskal Herriaren barne zatiketaz eta batasunerako bideez hausnartzen duena.

Euskal Unibertsitatearen auziei eta erronkei buruzko gogoetak biltzen ditu Jakin 252 zenbakiak, eta horien artean dago Eneko Bidegainen Euskal Unibertsitatearen zutabeak artikulua. Liburuxkako aipuan, Euskal Unibertsitatearen eta horrek izan beharko lituzkeen zutabeen inguruko gogoeta egiten du Bidegainek. Horrela, unibertsitatearen egitura fragmentatuari, Euskal Unibertsitatearen behar material eta administratiboei eta edukiei erreparatzen die. Oraingoz, unibertsitatearen aldaketarik aurreikusten ez bada ere, dagoen horretatik abiatuta Euskal Unibertsitatea sortzen hasteko proposamen batzuk planteatzen ditu artikuluan, eta prozesu horretan Udako Euskal Unibertsitateak duen garrantzia nabarmentzen du.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan