2025-10-24 Euskadi Irratia
Uztailaren 1ean utzi gintuen Joxe Azurmendik, eta Jakin aldizkariak inoizko zenbakirik jendetsuena osatu du Azurmendiren ekarpenaz aritzeko. Izan ere, 269-270 zenbakiak 90 artikulu biltzen ditu, hitzez eta irudiz, Azurmendiri aitortza egiteko.
Kepa Enbeitak, Paulo Agirrebaltzategik, Lorea Agirrek eta Joanmari Larrartek ibilbidearen zati bat partekatu dute Azurmendirekin, eta Euskadi Irratiko Jakingunean azaldu dute zergatik eta zertarako Joxe Azurmendi.





