2025-10-10 Albisteak
Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetaritza liburua ondu du Garbiñe Ubeda grafista, idazle eta kazetariak. Aleka bildumako 16. zenbaki honetan, Martxelo Otamendiren ibilbidearen errepasoa egin du Ubedak: euskaldun kontzientzia hartu zuen garaiaz, euskalgintzan eta komunikabideetan eman zituen lehenengo pausoez, Egunkaria-ko zuzendari hasi zenekoaz, haren itxieraz…
Asteartean, urriaren 14an, egin zituzten liburuaren lehen aurkezpenak Garbiñe Ubeda idazleak eta Martxelo Otamendi elkarrizketatuak. Aurrerago, Baionan, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen ere egingo dituzte aurkezpenak:
- Baiona: Urriak 16,19:00 – Biltxoko
- Iruñea: Urriak 29, 18:30 – Laba
- Bilbo: Azaroak 24, 18:30 – Kafe Antzokia
- Gasteiz: Azaroak 27, 18:30 – Izaskun Arrue kulturgunea
- Donostia: Abenduak 9, 18:30 – San Telmo Museoa
