2025-10-06 Xabiertxok 100 urte jardunaldia
Xabiertxo liburua sortu zeneko mendeurrenean, ‘Mundua euskaratik landuz’ lelodun jardunaldia antolatu dugu Galtzaundi Tolosaldeko euskaltzaleen elkartearekin eta Tolosako Udalarekin elkarlanean.
Haritz Azurmendi Arrue ‘Euskararen Historia Soziala Tolosaldean’ ikerketaren egile eta Jakineko kideak Tolosaldean XX. mendean zegoen ekosistema euskaltzaleari erreparatu dio.
Jardunaldiko gainontzeko hitzaldiak ere ikusgai daude ‘Xabiertxok 100 urte jardunaldia’ kategorian.
