HamaikaTB

Jakin 269-270: Zergatik eta zertarako Joxe Azurmendi

2025-09-23 Albisteak

Inoizko Jakin jendetsuena dakar udazkenak aurten, uztailean utzi gintuen Joxe Azurmendiren aitortza bilakatua. Zenbaki bikoitz mardulak 90 artikulu biltzen ditu, hitzez eta irudiz. Amaieran, Herri eresia deitu diogun atalean, haren heriotzaren berri ematean jaso genituen zenbait dolu mezu bildu ditugu. Azaleko irudi konposizioa Irantzu Pastorrek sortu du, eta kontrazalerako Azurmendiren beraren poema zati bat hautatu dugu.

‘Azurmendiren lorratzean urratzeko bideak’
Jakin

ZERGATIK ETA ZERTARAKO JOXE AZURMENDI
Hona, noren artikuluak aurki daitezkeen zenbakian, hitzez zein irudiz:

Hitzez
Manex Agirre Arriolabengoa • Lorea Agirre Dorronsoro • Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga • Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria • Ignazio Aiestaran Uriz • Alaitz Aizpuru Joaristi • Maialen Akizu Bidegain • Itziar Alkorta Idiakez / Andoni Ibarra / Gregorio Monreal • Xabier Amuriza • Eduardo Apodaka Ostaikoetxea • Joxe Mari Arregi Guridi • Maider Arregi Markuleta / Mijo Lizarzaburu Garcia / Lore Lujanbio Etxeberria • Agustin Arrieta Urtizberea • Garazi Arrula Ruiz • Ibai Atutxa Ordeñana • Miren Azkarate Villar • Haritz Azurmendi Arrue • Nekane Balluerka Lasa • Gorka Bereziartua Mitxelena • Jokin Bergara Eguren • Aitor Bizkarra • Itxaro Borda • Harkaitz Cano • Antonio Casado da Rocha • Andoni Eizagirre Eizagirre • Xabier Eizagirre Gesalaga • Kepa Enbeita • Daniel Escribano Riera • Idurre Eskisabel Larrañaga • Hedoi Etxarte Moreno • Arantza Etxeberria Agiriano • Imanol Galfarsoro Madariaga • Oihane Zuberoa Garmendia • Alba Garmendia Castaños • Haritz Garmendia Iturria • Elixabete Garmendia Lasa • Pruden Gartzia • Nekane Goikoetxea Agirre • Oihana Iguaran Barandiaran • Beñat Irasuegi Ibarra • Xabier Irujo Ametzaga • Ibai Iztueta Azurmendi • Irati Jimenez / Mikel Soto • Jon Jimenez Martinez • Patxi Juaristi Larrinaga • Arianne Kareaga Irazabalbeitia • Josu Landa • Xabier Landabidea Urresti • Joanmari Larrarte Telletxea • Ane Larrinaga Renteria • Aitzpea Leizaola • Lander Majuelo Itoiz • Iñigo Martinez Peña • Txoli Mateos Gonzalez • Xabier Mendiguren • Jon Mentxakatorre Odriozola • Laura Mintegi Lakarra • Maitane Nerekan Umaran • Markel Olano Arrese / Xabier Barandiaran Irastorza • Andoni Olariaga Azkarate • Elixabete Perez Gaztelu • Iratxe Retolaza Gutierrez • Beñat Sarasola • Danele Sarriugarte Mochales • Aitor Sorreluz Aginaga • Iñaki Soto Nolasko • Pako Sudupe Elorza • Marijo Telletxea Tolosa • Ekai Txapartegi Zumeta • Garbiñe Ubeda Goikoetxea • Itziar Ugarte Irizar • Jon Umerez • Mikel Urdangarin Irastorza • Ainhoa Urien Telletxe • Ana Urkiza Ibaibarriaga • Andres M. Urrutia Badiola • Iñaki Zabaleta Gorrotxategi • Markos Zapiain • Iker Zubeldia Katarain • Mario Zubiaga Garate.

Irudiz
Nagore Legarreta Alzelai • Dom Campistron • Joseba Larratxe Berazadi • Idoia Beratarbide Arrieta • Axpi • Eider Eibar Zugazabeitia • Exprai • Dani Fano • Ainara Lasa Perez • Shu Otero.

‘Herri eresia’
Atal honetan, Joxe Azurmendiren heriotza jakinarazi genuen unean heldu zitzaizkigun zenbait dolu mezu bildu ditugu, haren lanak sinadura zehatzez haragoko irismena izan duen erakusle direlako herritar askok eskaini zizkioten hitzak.

Azaleko irudi konposizioa Irantzu Pastorrek osatu du, Azurmendiren aipu gogoangarri baten gainean. Kontrazalean, berriz, Joxe Azurmendiren poema baten zati bat:

“Gizon honek ez du hil nahi.
Haragi hau ez da Gernikako
arbola.
Ez da arraza bat, ez da
sozialista,
ez da sakratu, ez da ezer,
hiltzen den haragi da
eta ez du hil nahi.
Eta ez du hilda bizi nahi ere.
Libre nahi du.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan