HamaikaTB

Kooperatibismo eraldatzaileari bultzada, komunitatean

Jakin jardunaldietako edukia ikusgai dago bideo atalean

2025-07-23 Albisteak

Ekainaren 19 eta 20an Usurbilen egindako Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen ikastaro mamitsua amaituta, bertan sortutako eduki interesgarri horiek bilduko dituen aldizkaria prestatzen ari gara. Bien bitartean, jardunaldietako hitzaldien bideoak ikusgai daude webgunean. Komunitatearen eta lurraldeko beharrei erantzungo dien kooperatibismo bat posible izan dadin lanean ari diren talde guztiei aitortza gisa eta antzeko asmoak dituzten guztientzat baliagarri izan daitezela.

Mila esker, Jakin Jardunaldi honen parte izan diren Usurbilgo Udalari, Udako Euskal Unibertsitateari, OlatuKoopi, Lankiri, eta euren esperientzia partekatu duten proiektu kooperatibo guztiei.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan