2025-07-22 2025: Kooperatibismo eraldatzailea
Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen izenburua hartu du 2025ean Usurbilgo Jakin Jardunaldiak. Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean, kooperatibismo eraldatzaileaz eta egitasmo publiko-komunitario-kooperatiboaz gogoeta egin nahi du, hala haren pentsamendu-oinarriez, nola Euskal Herriko zenbait praktikak eskaintzen dituzten eredu eta irakaspenez.
Praktika kooperatiboetako lehen solasaldian Herri kooperatibak izan dira protagonista: Bakaikuarrok proiektutik Lander Urritza eta Aginaga Biziberritzen proiektutik Alazne Arruti.
Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusgai daude Kooperatibismo eraldatzailea kategorian.
