2025-07-22 2025: Kooperatibismo eraldatzailea
Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen izenburua hartu du 2025ean Usurbilgo Jakin Jardunaldiak. Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean, kooperatibismo eraldatzaileaz eta egitasmo publiko-komunitario-kooperatiboaz gogoeta egin nahi du, hala haren pentsamendu-oinarriez, nola Euskal Herriko zenbait praktikak eskaintzen dituzten eredu eta irakaspenez.
Laugarren hitzaldian, Ion Muñoa Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzako kideak lankidetza publiko kooperatiboen oinarri eta erronkez hitz egin du.
Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusgai daude Kooperatibismo eraldatzailea kategorian.
