Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

[222 esaldi] Joxean Muñoz

2025-05-09 222 esaldi

«Guretzat sortzen ez badugu, ez dugu inorentzat sortuko. Baina, aldi berean, guretzako bakarrik balio duenak ez du guretzako ere balio.»

Muñoz Otaegi, Joxean (2004): ‘Gure euskaldun historiak‘ in Jakin 144, 41-47

Joxean Muñoz (Donostia, 1957) gidoilaria, zinemagilea, erakusketagilea, idazlea eta politikaria da. Bartzelonako Unibertsitatean Arte Garaikidearen Historian lizentziatu zen eta Zinemarako Gidoi Idazketarako Masterra ere egin zuen. Gidoigintzan aritu da gehienbat, baina zinema-zuzendaritzan ere lan egin izan du. Poesia, haurren literatura eta prentsako zutabegintzan ere aritu izan da. Erakusketen komisariotzan jardun izan du eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren zuzendari nagusia izan zen 2006-2010 artean, zentroaren berrikuntza garaian. 2012an Eusko Jaurlaritzan Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuorde kargua hartu zuen, eta hurrengo legegintzaldian ere Kultura Sailburuordetzan jarraitu zuen, 2020ra arte.

Liburuxkan jasotako esaldia euskal zinemari eskainitako zenbaki batean zetorren, 2004ean argitaratu zena. Artikuluan, Muñozek euskararentzat espazio sinboliko eta erreferentzial bat eraikitzea ezinbesteko dela baieztatzen zuen. Eraikitze horretan euskal zinemagintzak eta telebistak zeukan egoera subordinatua aztertzen zuen, bai Madrilekiko, bai telebista munduan nagusituta zegoen publizista logikarekiko. Horren aurrena, euskal iruditeria propio bat sortuko zuen telebista eta zinemagintza aldarrikatzen zituen Muñozek, gure historiak kontatuko zituena, eta horrela, edonora proiektatzeko moduko zinema sortuko lukeena, ez autonomikoa, ez lokala eta txokokoa, baizik eta gurea eta unibertsala.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan