Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

[222 esaldi] Gaizka Aranguren

2025-02-04 222 esaldi

«Modernitatearen hasieratik idatzizkoak bere gain hartu zituen ardurak eskuratu dituzte pantailek postmodernitatean. Pantailak dira transmisio bitarteko hegemonikoa. Pantailetara iritsiko ez den kultura edo hizkuntza galduko da».

Aranguren Urrotz, Gaizka (2015): ‘Zoparen teoria orokorra. Identitatearen atarietan‘, Jakin 244, 44-61.

 

Gaizka Aranguren Urrotz (Iruñea, 1967) Informazio Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Historian doktorea honako tesiarekin: ‘Memoriatzariak. Memoria eta Ondare Immaterialaren balioaren kudeaketa’. Ondare immateriala, memoria eta komunikazioa lan ildo nagusitzat dituen Labrit enpresaren sortzaile eta lehendakaria da. Kazetaritzan munduan aritua (EITB, CANAL4-Navarra, Euskaldunon Egunkaria), enpresa kudeatzaile izan da azken 25 urteotan. Horretaz gain, 50 ikus-entzunezko etnografiko baino gehiago egin ditu.

Arangurenen artikuluak komunitateen identitate kultural partekatuak eta ondare kultural immaterialaren (bir)sorkuntzak ulertzeko gakoak proposatzen ditu, Zoparen Teoria Orokorra deitzen dionaren baitan. Herriek ondare kulturala sortzeko eta herritarrek partekatzen dutela bermatzeko egon izan diren mekanismoei errepasoa egin ostean, gaur egun pantailek duten nagusigoa azpimarratzen da testuan; hain justu, horixe jasotzen du liburuxkako aipuak. Sakoneko aldaketa seinalatzeaz gain, ordea, euskararen (eta haren gisako hizkuntza minorizatuen) biziraupenerako ezinbestekoa den norabidea markatzen du; pantailetara egin beharreko jauzi ezinbestekoa. Horretarako, artikuluan hainbat jardunbide eta praktika eredugarri jasotzen ditu Arangurenek.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan