Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

[222 esaldi] Lore Lujanbio

2025-01-20 222 esaldi

«Dominazio sistemak eta botere mekanismoak historizatzea esentzializazioaren aurkako arma eraginkorra da».

Lujanbio Etxeberria, Lore (2022): ‘Zaintza eta gobernamentalitate neoliberala‘, Jakin 248-249, 61-72.

 

Lore Lujanbio Etxeberria (Hernani, 1988). Doktorea da Gizartea, Politika, Kultura programan, Euskal Herriko Unibertsitatean. Unibertsitate berean egin zuen Filosofian gradua eta ‘Gobernantza eta Politika Ikasketak’ masterra ere. Teoria Kritikoa Bilbo-Bartzelona taldeko partaidea da. Bere tesian gaur egun Mendebaldeko gizarteetan emakume zaintzailea(k) eraikitzeko mekanismo nagusiak aztertu zituen, eta horiek transformazio makropolitikoekin erlazionatu. Horretaz guztiaz gain, transfeminismoarekin lotutako gaiak ere jorratu izan ditu, besteak beste, Medeak kolektiboan.

Liburuxkako esaldiak auzi sozialei heltzeko jarrera epistemologiko eta politiko bat dakar, Lujanbiok zaintzaren ideiari aplikatzen diona artikuluan. Azken hamarkadetan zaintzaren nozioak izan duen gorakadaren ondorioz, kontzeptuaren inguruko eztabaida feministak indarra hartu duela esango du. Eztabaida horren baitan, eta ‘zaintza’ hitzaren erabilera orokorrean, hura kontzeptu ahistoriko gisa ulertzeko joeraren arriskuak nabarmentzen ditu, eta horrekin hari atxikitako ezaugarriak esentzializatzekoa; gizarte heteropatriarkalen kasuan, hura feminizatzekoa eta dominazio mekanismoak ezkutatzekoa. Hain justu, Lujanbiok bere lanean Mendebaldeko gizarteetan mekanismo historiko konkretu horiek nola operatu duten aztertzen du, XX. mende erdi aldetik aurrera bereziki.

Oraindik ez badaukazu, gogoratu Jakin beharreko 222 esaldi liburuxka hemen eros dezakezula.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan